Gaztetxoen mailako bigarren taldeko ligaxkako lehen partida jokatu zen ostegun iluntzean Ametsa trinketean.
Xuban-Izei eta Martina-Enaitz bikoen arteko norgehiagoka izan zen.
Partida haseran Xuban-Izei bikoa sendo hasi zen, 7 tantu inguruko abantaila hartuz. Gainera, ez zen Martina eta Enaitzen eguna izan, huts egite asko egin baitzituzten. 25. tantu inguruan gauzak zertxobait orekatu ziren, baina Martinak eta Enaitzek ez zuten jada buelta emateko astirik izan; Xubanek eta Izeik sendo jokatzen jarraitu zutenez, hauek lortu zuten garaipena. Ondorioz, Xubanek eta Izeik euren multzoko ligaxkako lehen puntua lortu zuten.
Comments