Astearte arratsaldean, Ametsa trinketean, Enekori eta Pauleri, Gaztetxoak mailako finalerdia (23-35) irabazi ondoren.
Xuban Nietok eta Izei Garmendiak oso partida ona jokatu zuten; hasera-haseratik aurrea hartu zuten markagailuan, eta amaiera arte uneoro kontrolpean izan zuten partida.
Eneko Larrañagak eta Paule Fernandezek ez zuten euren egunik onena izan; saiatu baziren ere, ohi baino huts gehiago egin zituzten, eta horrez gain, tantu askotan ez ziren elkarrekin ondo moldatu, aurkariei erraztasunak emanez.
Ondorioz, Xuban eta Izei eroso aritu ziren, eta finala jokatuko dute larunbat arratsaldean Adei eta Mikelen kontra.
Comments