GRABNI txapelketaren harira, igandean, apirilaren 10ean, 10:30ean, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean Iparralde eta Gipuzkoaren arteko xareko jardunaldia.
Jubeniletan, 22 urtez azpikoetan eta Nagusiak mailetan jokatuko da.
Gipuzkoa ordezkatuko duten pilotariak:Julen Zabalegi eta Oier Iturbe, jubeniletan; Oier Maiza eta Matxalen Mendizabal, 22 urtez azpikoetan, eta Julen Apeztegia eta Joxi Lopetegi, Nagusiak mailan izango dira.
Iparraldeak ekarriko duen selekzioa ez badakigu ere, ordezkaritza on eta lehiakorrarekin etorriko dela badakigu. Hortaz, igande goizean, 10:30ean, aukera polita xareko partida ederrak ikusteko Irurako Ametsa trinketean.
Comments