Ametsako Gazteak mailako pilotariek hitzordu bikoitza dute larunbatean;
11:00etan, Urruñako trinketan, Matxalen Mendizabalek eta Gorka Huitzik Urruñarrak taldeko Xan Halsouet eta Jakes Vilaren kontra jokatuko dute. Urruñako bikoak orain arte jokatutako partida guztiak irabazi egin ditu, eta, horrez gain, etxean jokatzen dutela gehitzen badiogu, heurak direla faborito esan dezakegu. Hala ere, Matxalen eta Gorka lehiakorrak dira oso, eta ezustekoa emateko gai dira. Gainera, garaipena behar beharrezkoa dute finalerdietarako sailkatzeko aukerekin jarraitu nahi badute.
17:00etan, Ametsa trinketean, Julen Zabalegik eta Markel Huitzik Hazparneko Noizbait taldeko Larre-Morvan bikoaren kontra jokatuko dute. Julenek eta Markelek ere orain arte jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte, eta heurak dira faborito argiak hazpandarren kontrako partida irabazteko.
Comments