Larunbat goizean eman zitzaion hasera xareko GRABNI Txapelketari, Iruñeako Larrabide trinketean. Txapelketa honetan Gipuzkoak, Nafarroak eta Iparraldek hartuko dute parte, eta Jubenil, 22 urtez azpiko eta Nagusiak mailetan jokatuko da. Horrez gain, Federazioen arteko adostasuna badago, Kadete mailan ere jokatuko da; hori bai, lehiaketaz kanpo.
Lehen jardunaldian, Iruñeako Larrabide trinketean jokatu zuten Nafarroak eta Gipuzkoak larunbat goizean.
Kadete mailan, lehiaketaz kanpo, Oier Maiza-Aimar Heras bikoak, 40-19 erraz hartu zituzten mendean Nafarroako ordezkariak. Jubenil mailan, lehen puntua jokoan, Matxalen Mendizabal eta Gorka Huitzi izan ziren Gipuzkoako ordezkariak, eta partida estu baten ostean, inork nahi ez duen 39nako berdinketa eman zen, eta azken tantua nafarrek egin zuten, eta 40-39 galdu zuten partida eta lehen puntua irurrarrek.
22 urtez azpikoen mailan, Julen Zabalegi eta Oier Iturbe izan ziren Gipuzkoako ordezkariak, eta hauek bai, hauek 40-25 erraz irabazi zieten nafarrei, Gipuzkoarentzat lehen puntua eskuratuz. Eta goiza amaitzeko, Nagusiak mailan, Julen Apeztegiak eta Joxi Lopetegik ere, erraz hartu zituzten menpean nafarrak, 40-27 irabaziz, eta bigarren puntua lortuz. Hortaz, Gipuzkoak Nafarroari 2 eta 1 irabazita, hasera ona eman dio Xareko GRABNI Txapelketari.
Datorren jardunaldia, apirilaren 10ean, igandean, Ametsa trinketean, Iparraldeko ordezkarien kontra jokatuko du Gipuzkoak.
Zorionak denei!
Comments