top of page

Xareko Gipuzkoako Txapelketaren finala!

Gibelalde-Mujika III eta Mujika II-Garmendia bikoteek jokatuko dute

larunbatean, apirilaren 1ean, 17:00etan, Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketaren xareko finala Irurako Ametsa trinketean.

Faborito argirik gabeko partida izatea espero dugu, lehiatua, parekatua eta maila onekoa. Aurrekariei begiratzen badiegu, bi bikoteek ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partida, azken unera arte ez zen erabaki, eta, azkenean, Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak bi tanturengatik (40-38) irabazi zieten Naroa Mujika eta Oier Garmendiari.

Finalean ere beste hainbesteko maila eta jokoa ematea espero dugu.

Aurretik, 16:00etan, txapelketan parte hartu duten bikoteen arteko partida jokatuko da; Gibelalde II-Calonge eta Zabalegi II-Larrañaga.

Larunbatean, Ametsa trinketean espero zaituztegu!




Comments


bottom of page