Gipuzkoako Eskolarteko xare Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatuko da, larunbatean, otsailak 19, 16:00etan hasita, Ametsa trinketean.
Emakumeak mailako Gipuzkoako Xare Txapelketako estraineko partida jokatuko da lehendabizi, eta
Amundarain- Iturbe III bikoak Fernandez -Iturbe IV bikoaren kontra jokatuko du.
Ondoren, mutilen txanda izango da; lehen partida irabazita datozen Gibelalde II-Larrañaga bikoak, estraineko partida jokatuko duten Yarza-Calonge bikoaren kontra jokatuko du.
Comments