top of page

Xareko final-laurdenak Ametsa trinketean!


Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketaren final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan Ametsa trinketean.

Ametsa Pilota Elkarteko, Xuban Lopetegi-Aimar Heras(Gazteak) eta Oier Garmendia-Ander Calonge eta Unai Gibelalde-Ibai Larrañaga ( Gaztetxoak) izango dira final-laurdenak jokatuko dituzten Ametsako pilotariak. 

Larunbatean (11:00etan), Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek jokatuko dute  Auñamendi taldeko Ekisoain-Arostegi bikoaren kontra.

Faboritoak dira Xuban eta Aimar,  ligaxkan elkarren kontra jokatutako partida, erraz irabazteaz gain, ligaxka osoan gehiago direla erakutsi dutelako Ametsako  pilotariek. 

Igande arratsaldean (17:00etan), Unai Gibelalde- Ibai Larrañaga bikoak Hazparneko Noizbait taldeko Wanvesemael-Datas bikoaren kontra jokatuko dute, eta, segidan, Oier Garmendia-Ander Calonge bikoak Urruñarrak taldeko Arrizabalaga-Hiriart bikoaren kontra jokatuko dute. Hemen ere, ligaxkako bilakaeraren arabera, irurarrak dira faborito. 

Hala ere,  final-laurden, finalerdi eta finaletan, ez dago lasaiegi eta konfidatuta jokatzera ateratzerik,  partida hauetan, faborito izanagatik, kontrola ezinak diren  beste eragile batzuk  agertzen direlako sarri,  eta ezusteko bat baino gehiago ematen direlako askotan. Hortaz, badaezpada ere,  eta beraiengan konfidantza badugu ere, adi, zuhurtziaz  eta konfidantza gehigirik gabe aritu beharko dute gure pilotariek. 

Zorte on guztiei!

Comments


bottom of page