Iñax Iturbe eta Oier , aita-semeak, Nagusiak mailako Gipuzkoako xare Txapelketako finala jokatuko dute ostiralean Maiza-Lopetegiren kontra.
Bigarren finalista erabaki zuen partida, asteazken iluntzean jokatu zen Ametsa trinketean, Iturbetarren eta Isasa-Mujikaren artean. Apeztegia zen jokatzekoa, baina min zuela eta, Markel Mujikak jokatu zuen bere ordez. Lau pilotariek oso maila ona erakutsi zuten, eta azken hamarkada arte ez zen erabaki partida. Iñax eta Oier sendo aritu ziren azken zati honetan, tantuari helduz, eta aukera zutenean ondo amaituz, eta azkenean, 40-28 irabazi zieten Iker eta Markeli. Ondorioz, jokoan zegoen finalerako bigarren txartela eskuratu zuten. Finala, ostiralean, martxoak 18, 19:30ean, Ametsa trinketean, Maiza-Lopetegi eta Iturbe I-Iturbe II bikoen artean jokatuko da.
Horrez gain, Kozkortuak mutilen mailako Gibelalde II- Larrañaga eta Gibelalde I-Garmendia partida jokatu zen. Hauek finalerako sailkatzeko aukerarik izan nahi bazuten, irabazi beharra zeukaten, eta 5 tantu baino gehiagoko aldearekin, gainera, eta, baita irabazi ere, 35-25 irabazi zutelako. Aukerekin oraindik, orduan. Galtzaileak, Ekhi Gibelalde eta Ibai Larrañaga, geratzen zaien azken partida, finalerako sailkatuta dauden Yarza-Calonge bikoaren kontra, irabaztera behartuta daude. Partida hau, datorren asteazkenean, martxoak 24, 17:3Oean, jokatuko da.
Ez da emoziorik faltako!!!
Commentaires