top of page

Xareko 23-24 denboraldia Urruñan hasiko da.

Abuztuaren 17an hasi eta irailaren 2an amaituko da Urruñarrak taldeak antolatutako Xare Pilota Urruñan xare txapelketa.

Zortzi bikotek hartuko dute parte, eta bi multzotan banatuta jokatuko dute; multzo bakoitzak ligaxka jokatuko du, eta multzo bakoitzeko bi lehenak finalerdietarako sailkatuko dira. Hauek, A multzoko 1.ak eta B multzoko 2.ak, eta B multzoko 1.ak eta A multzoko 2.ak jokatuko dituzte.

Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek osatuko dute Ametsako bikote bat, eta A multzoan arituko dira; Markel Mujikak, berriz, Urruñako Julen Depitoutekin jokatuko du, eta B taldean arituko dira.

Markelek eta Julenek, ostegunean, 19:00etan, Gaizka Arrizabalaga eta Jakes Vilaren kontra jokatuko dute Torneoaren estraineko partida.

Matxalenek eta Oierrek, berriz, larunbatean, 21:00etan, Ioritz Arrizabalaga eta Ibon Barneix bikoaren kontra jokatuko dute.

Markelek eta Julenek, larunbatean, 20:00etan, Telletxea-Cassaing bikoaren kontra jokatuko dute ligaxkako bigarren partida.

Zorte on denei!!!

Коментарі


bottom of page