top of page

Xareko 2022 Intersport Mastersa.

Igande honetan, otsailak 13, jarri da jokoan Hazparneko Berria trinketean, Xareko 2022 Intersport Mastersa.

Mastersa bi kategoriatan - Nagusiak eta Gazteak- jokatuko da, eta Ametsa Pilota Elkarteak bietan ordezkaritza izango du.

Gazteak mailakoan, Julen Zabalegi eta Oier Iturbe izango dira gure ordezkariak. Nagusiak mailan, berriz, Julen Apeztegia izango da gure ordezkaria, eta Donapauleko Amikuze Elkarteko Steeve Gauchet izango du lagun.

Julen Zabalegi eta Oier Iturbek hasera bikaina eman zioten mastersari, jokatu dituzten bi partidak irabazi egin baizituzten, finalerdietarako zuzenean sailkatuz.

Lehen partidan, Cassaing- Barneix bikoari 40-38 irabazi zieten, partida estu eta gogor bat jokatu ostean.

Bigarren partidan, berriz, 40-14, erraz nagusitu zitzaizkien Hazparneko Francesena eta Bonetbelche bikoari, markagailuak erakusten duen bezala.

Ondorioz, heuren multzoko lehen postua eskuratu dute, eta ostiralean, otsailak 18, jokatuko diren finalerdietako bat jokatuko dute, asteazkenean jokatuko den final-laurdenetako irabazleetako baten kontra.

Nagusiak mailan, Julen Apeztegiak eta Steeve Gauchetek, Jon Larronde eta Mikel Funosas biko ezagun eta handiaren kontra jokatu zuen igandean, eta hazparneko bikoak, 40-15 erraz irabazi zien irura eta donapaulekoak osatutako bikoari.

Astelehenean jokatutako bigarren partida 40-16 galdu zuten, Duboue-Moncada bikoaren kontra. Aste osoan zehar jokatuko da Xareko mastersa, eta finalak larunbat arratsaldean izango dira, Hazparneko Berria trinketan.






Kommentare


bottom of page