Iparraldeko xareko Liga abenduaren 18an amaitu ondoren, urtarrilaren 11n emango zaio hasera Gipuzkoako xare txapelketari, Irurako Ametsa trinketean.
Federatu, Errendimendu eta Eskolarteko mailan (mutilak eta neskak) jokatuko dira txapelketak, eta maila bakoitzean 3 bikotek jokatuko dute. Ligaxka bi itzulitara jokatuko da maila bakoitzean, eta, amaieran, maila bakoitzeko lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.
Asteartean, urtarrilak 11, 19:00etan, Errendimenduko kadeteak hasiko dira, eta Maiza-Aristi eta Murua-Lopetegi bikoen arteko partida jokatuko da.
Asteazkenean, urtarrilak 12, 20:00etan, jubenilen txanda izango da, eta Isasa-Huitzi eta Mendizabal-Mujika bikoen artekoa jokatuko da.
Ostiralean, urtarrilak 14, 20:00etan, jubenilen mailako bigarren partida, Mendizabal-Mujika eta Zabalegi-Iturbe bikoen artekoa jokatuko da.
Larunbatean, urtarrilak 15, hiru partida izango ditugu;
15:30ean, Eskolarteko mutilen txanda izango da, eta Gibelalde I-Garmendia bikoak Gibelalde II-Larrañaga bikoaren kontra jokatuko du.
16:30ean, Eskolarteko nesken txanda izango da, eta, amaitzeko,
17:30ean, Errendimenduko kadete mailan, Galartza-Heras bikoak Murua-Lopetegi bikoaren kontra jokatuko du.
Comments