II. Gazteak Xare Irekia eta IV. San Migel Xare Irekia/ Irurako Udala Sari Nagusia jokatuko dira larunbatean, 12:30ean, Irurako Ametsa trinketean.
Arrizabalaga-Mujika bikoak Halsouet-Iturbe bikoaren kontra jokatuko du II. Gazteak Xare Irekiaren finala. Faborito argirik gabeko finala izango da. Bi bikoak finalerdietan (40-32/40-29) erakustaldiak emanda iritsi dira finalera. Partida lehiatua izatea espero da, eta lau pilotariek euren maila ematen badute, partida ikusgarria ere ikusiko dugu. Egun xareko bi eskola nagusietako pilotariak izango ditugu lehian; laurak, Urruñako eta Irurako biko mistoak dira Ioritz, urruñarrak, Markel, Irurarrara izango du lagun, eta Oxan, urruñarrak, Oier, irurarra. Interesgarria zinez!
Hau amaitutakoan, IV. San Migel Xare Irekia, jardunaldiko partida nagusia, jokatuko da; Larronde-Borteyru bikoak, Lopetegi-Moncada bikoaren kontra jokatuko du. Partida honetan ere ez dago faborito argirik. Bi bikoek ez dute oraindik elkarren kontra jokatu, hau izango dute lehen aldia, eta txapelketan jokatutako partida guztiak irabazita datoz bi bikoak. Jon Larrondek eta Oihan Borteyruk beti ematen dute berea; oso pilotari finak, seguruak eta tantu egile finak dira. Horretaz gain, tantua ere ez dute erraz galtzen, eragin behar zaie, oso gutxitan huts egiten baitute. Biko handi honen aurka, Joxi Lopetegi eta Sebas Moncada. Joxik ere emango du berea, ziur; pilotari segurua eta tantu egile aparta izanik, ez du hutsik egingo, eta, gainera, herritarren laguntza ere izango du. Hortaz, Sebas Moncadak ematen duen mailan dagoela partidaren gakoa esango nuke; Jonen eta Oihanen erasoaldiari eustea lortzen badu, final ikusgarria ikusiko dugu, larunbatean, Irurako Ametsa trinketean. Ea horrela den!
Espero zaituztegu, mereziko du eta!!!
Comments