Larronde-Etxebest/ Borteyru anaiak III. San Migel Xare Irekian, eta Halsouet-Vila/ Zabalegi-Mujika I. Gazteak Xare Irekian
Ostegunean, III. San Migel Xare Irekiko lehen finalerdia Larronde-Etxebest eta De Paredes-Funosas bikoen artean jokatu zen. Partida estua eta lehiatua espero zen, baina ez zen horrela izan. Larronde-Etxebestek nagusitasun osoz 40-19 irabazi zien De Paredes-Funosasi. Irabazle biak oso ondo aritu ziren, Bixente Etxebest, gibeleko pilotari bidartarra bereziki. Jon Larronde aintzinekoak, bikain bete zuen bere lana, aukera zuelarik tantuak amaituz. Galtzaileek, De Paredes-Funosasek, ez zuten heuren eguna izan, eta hori emaitzak eraskusten du argien.
Ostiralean, bigarren finalerdia Borteyru anaiek eta Lopetegi- Petrisans bikoen artean jokatu zen. Partidak bi zati desberdin izan zituen. Haseran Anaiak nagusitu ziren, Lopetegiri jokoan sartzen ez ziotelako utzi, eta Pretrisansek ezin izan zielako eutsi. Horrela, azken hamarkadara, alde ederrarekin heldu ziren Anaiak ( 33-25), baina hortik aurrera, Lopetegi, jokoan gehiago sartzen hasi zen, eta Petrisans, atzean sendoago. Ondorioz, 38-39 aurretzea lortu zuten, baina azken bi kintzeak Borteyru anaienak izan ziren, eta partida irabazi zuten.
Igandean,berriz, I. Gazteak Xare Irekiaren finalerdiak jokatu ziren. Lehen finalerdia, Ametsako lau pilotari gaztek jokatu zuten, eta Zabalegi-Mujika biko faboritoak ez zuen hutsik egin, Maiza-Iturbe bikoari 40-25 irabaziz.
Partida erdira arte, galtzaileek, Maiza-Iturbek, ondo eutsi zien Zabalegi-Mujika irabazleei, baina hortik aurrera, pixkanaka, aldea egiten joan zen Zabalegi-Mujika bikoa, partida irabazi arte.
Bigarren finalerdian, Halsouet-Vila bikoak ere nagusitasun osoz, 40-19 irabazi zion Mendizabal- Heras bikoari. Haseratik hartu zuten aldea irabazleek, eta partida eroso eraman zuten amaiera arte.
コメント