top of page

V. San Migel Xare Irekiaren azken jardunaldi erabakigarria, ostiralean, Ametsa trinketean.

III. Gazteak  San Migel Xare Irekiko finalista bat eta finalerdia erabaki ziren aurreko jardunaldian, eta ostiralean, azken jardunaldian, multzoko 2. eta 3. postuetan nor geratuko den erabakiko da. 

 Ostiralean,  18:00etan, jokatuko dute  partida hau  Telletxea-Iturbe bikoak eta  Garmendia-Mujika bikoak. Matxalen Mendizabalek  min hartu zuen aurreko partidan, eta Oier Garmendia gaztetxoak ordezkatuko du. 

Bigarren partidan,  Halsouetek eta Lopetegi II.ak  ez dute ezer jokoan,  finalerako sailkatuta daudelako; Zabalegik eta Herasek,  berriz, partida irabaztearen  ohorea izango dute jokoan. 

Jardunaldiko 3. partidan, V. San Migel Xare Irekiko partida izango dugu, eta hemen  Lopetegi-Castera bikoak, lehen postua izango du jokoan. 

 Larronde-Moncada bikoaren kontra jokatuko dute, eta  Joxi Lopetegik eta Andoni Casterak bi aukera izango dituzte finalera zuzenean sailkatzeko:  partida irabazita, lehena,  eta galtzen badute, 35 tantu edo gehiago eginda, bigarrena. 

Ez bata ez bestea ez badituzte lortzen,Etxeberri-Funosas bikoa sailkatuko litzateke finalerako zuzenean.

Comments


bottom of page