top of page

Iparraldeko Neguko Xare Txapelketaren beste  jardunaldi  bat, asteburuan. 

Ametsako pilotariek Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketaren beste  jardunaldi  bat jokatuko dute asteburu honetan,  Iruran eta Baionan. 

Irurako Ametsa trinketean, larunbatean (16:30ean),  Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek, Angeluko Hardoytarrak taldeko Lafarge-Barneix bikoaren kontra jokatuko dute. 

Igandean(16:00etan), Oier Garmendiak eta Ander Calongek, Noizbait taldeko  Wanwesemael-Dattas bikoaren kontra jokatuko dute. 

Igandean(11:00etan), Baionan, Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek,  Aviron Bayonnais taldeko Ortiz-Cassaing bikoaren kontra jokatuko dute

Zorte on denei!

Comentarios


bottom of page