top of page

Unai Gibelalde eta Ibai Larrañaga final-laurdenetan dira.

Julen Zabalegi-Markel Mujika eta Matxalen Mendizabal-Oier Iturbe, berriz, kanporatuak izan dira. 

Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak helburua lortu zuten, eta Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketaren   final- laurdenetarako sailkatu dira;  Oliveira-Duperou urruñarrei (40-30) irabazi zieten igande eguerdian,  Ametsa trinketean jokatu zuten partidan. Ez zuten partida ona jokatu Unaik eta Ibaik, baina azkenean, uste baino gehiago sufrituta, markagailuak hori erakusten  ez badu ere,  helburua lortu zuten partida irabazita. 

Julen-Markel eta Matxalen-Oier bikoak, aldiz,   kanporatuak geratu dira txapelketatik euren kanporaketak galduta; Julenek eta Markelek(40-26) galdu zuten Arzelluz-Arrosagarai Plazaola  taldeko bikoaren  kontra larunbat arratsaldean Iruñean, eta  Matxalenek eta Oierrek, ozta-ozta izan bazen ere, hauek ere  (40-38) galdu egin  zuten Auñamendi taldeko Erro anaien kontra igande goizean, Iruñean. 

Zoritxarrez, Ametsako ordezkaritzarik ez dugu izango  2. mailan hemendik aurrera,  baina Julen, Markel, Matxalen eta Oier jubenilak dira oraindik,   eta 2. mailan eurak baino jokalari helduago eta eskarmentu  handiagoa duten pilotarien kontra  jokatzeak eskarmetua hartzeko balio izan dielakoan nago.  Etorriko dira garai hobeak!  Ez etsi! Jarraitu!

Comments


bottom of page