Infantil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren azken jardunaldia jokatuta, Unaik eta Anderrek multzoko lehen postua lortu dute. Ondorioz, finala jokatzeko txartela eskuratu dute zuzenean. Finalerdia ere erabakita geratu da; Mujika II-Garmendiak eta Lizarraga-Calongek jokatuko dute.
Azken jardunaldian, Gibelalde-Mujika III bikoak Lizarraga-Calonge bikoari 40 eta 21 nagusitasun osoz irabazi zion partida, eta, ondorioz, emaitza honekin, Unai Gibelalde eta Ander Mujika multzoko lehen postuan geratu dira, eta finala jokatzeko txartela eskuratu dute. Goitik behera menderatu dute partida irabazleek, eta galtzaileek ez dute jakin Unairen eta Anderren joku bolada ona eteten. Hortik etorri da Unai eta Anderren garaipen erraz hori, eta, bide batez, finala jokatzeko txartela. Azken jardunaldiko beste partidan, Mujika II-Garmendia bikoak 40 eta 35 irabazi zion Zabalegi-Larrañaga bikoari. Partida hau lehiatuagoa izan zen. Partida orekatua izan zen, eta lau pilotariek oso maila ona erakutsi zuten. Hala ere, azken unean, Naroa Mujjikak eta Oier Garmendiak gehixeago asmatu eta partida irabaztea lortu zuten. Xabatek eta Ibaik ligaxkako partidarik onena jokatu zuten. Asko gozatu genuen bertan bildu ginenok.
Comentarios