Unai Gibelaldek eta Ander Calongek 40-25 irabazi zieten Ibai Larrañaga eta Aitor Aristiri. Hauek hasera oso kaskarra eman zioten partidari, huts asko eginez, eta partidan sartzea asko kosta zitzaien; sartu zirenerako, Unai eta Ander alde handiarekin (20-5) aurretik ziren jada. Bigarren erdian, Ibaik eta Aitorrek, zertxobait hobetu zuten euren jokoa, eta markagailua itxuratzea lortu bazuten ere, ezin izan zuten Unai eta Anderren (40-26) garaipen erosoa saihestu. Ondorioz, ligaxkako lehen puntu garrantzitsua eskuratu zuten Unaik eta Anderrek.
Jardunaldiko bigarren partidan, Ander Mujikak eta Aimar Herasek 40-29 mendean hartu zituzten Oier Garmendia eta Xuban Lopetegi.
Anderrek eta Aimarrek oso partida ona egin zuten, eta hasera-haseratik aurrea hartu zuten markagailuan. Oierrek eta Xubanek ez zuten egoera horri buelta ematerik lortu, eta presaka antzean, urduri, aritu ziren. Ondorioz, Anderrek eta Aimarrek ere ligaxkako lehen puntu garrantzitsua lortu zuten. Hala ere, ligaxka luzea da, eta oraindik denek aukerak izango dituzte euren helburuak lortzeko.
Comments