Gazteak mailako Udaberriko Xare Txapelketaren finala jokatuko da maiatzaren 3an, ostirala, 18:30ean, Ametsa trinketean.
Ander Mujika eta Aimar Heras bikoak, Oier Garmendia eta Xuban Lopetegi bikoaren kontra jokatuko dute.
Faborito argirik ez da aurreikusten. Ligaxkako lehen partidan jokatu zuten elkarren aurka, eta Anderrek eta Aimarrek nahiko erraz irabazi zuten partida, hala ere, orain, indarrak parekatuak daudela esango nuke, ordutik hona Oierrek eta Xubanek bikote bezala asko hobetu dutelako. Ondorioz, orduan baino aurkari zailagoak izango dira Anderrentzat eta Aimarrentzat.
Onenek irabaz dezatela!
Comments