Larunbat arratsaldean, 16:30ean, jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean Gaztetxoen mailako Udaberriko Xare Txapelketen finalak.
Lehen finala, Alaine-Maren eta Sara-Ur bikoen artean izango da.
Partida irekia eta lehiatua izatea aurreikusten da. Alaine eta Maren, txapelketa bikaina eginda, partida guztiak irabazita, heldu dira finalera. Hala ere, Sara eta Ur ez dira aurkari errazak izango, eta Alaine eta Maren ez daitezela gehiegi fida, Sarak eta Urrek ezustekoa eman dezaketelako, azken partidan egin zuten jokoa egiten asmatzen badute.
Bigarren finala, Adei-Mikel eta Xuban -Izei bikoen artean izango da. Partida hau ere irekia dago; Adeik eta Mikelek ere txapelketa bikaina egin dute; jokatutako partida guztiak irabazi dituzte, eta oso joku ona erakutsi dute txapelketa guztian. Xuban eta Izei, aldiz, finalaurreko partida oso on bat jokatuta heldu dira finalera. Finalean daude, moralez gainezka, eta presiorik gabe jokatuko dute. Hortaz, bikote arriskutsua izan daiteke.
Ikusten duzuenez, emoziorik ez da faltako larunbat arratsaldean Ametsa trinketean.
Bertan espero zaituztegu!
Eta onenek irabaz dezatela!
Comments