GRABNI Txapelketaren xareko bi mailatako txapelak Irurara etorri dira; Julen Zabalegik eta Oier Iturbek Gazte mailakoak jantzi dituzte, eta Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak Nagusi mailakoak.
Julen Zabalegik eta Oier Iturbek Iparraldeko Paul eta Vilari 40-23 irabazi zieten; Julen eta Oier oso ondo aritu dira haseratik bukaera arte. Aldea egin dute haseran, eta eroso eraman dute partida garaipena lortu arte. Horrez gain, Gasteizko Maitena trinkete berezira Iparraldekoak baino hobeto egokitu dira, biak oso pilotariak direla erakutsiz.
Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak ere, nagusitasun osoz, 40-18 irabazi zieten Arzelluz- Erro Nafarroako ordezkariei. Partida kontrolpean eraman dute haseratik, eta estuasunik gabe, garaipena lortu dute.
Zorionak irabazleei!
Comments