Larunbatean, irailaren 30ean, 11:30ean hasita, San Migel Xare Irekien finalak jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean.
Lehen partida, Gaztetxo mailako I. San Migel Xare Irekiaren finala izango da; Paule Fernandez eta Alaine Larrarte, Martina Flores eta Irati Zabalaren kontra arituko dira.
Bigarrena, Gazte mailako III. San Migel Xare Irekiaren finala izango da; Oxan Halsouetek eta Xuban Lopetegik, Unai Telletxea eta Oier Iturberen kontra jokatuko dute.
Eta hirugarrena, Nagusi mailako V. San Migel Xare Irekiaren final handia izango dugu jokoan; Sebas Etxeberri eta Mikel Funosas, Jon Larronde eta Sebas Moncadaren kontra arituko dira.
Hiru finalak, partida irekiak eta lehiatuak izatea aurreikusten da, faborito argirik gabeak. Aurreikuspenak betetzen badira, xare joku ikusgarriaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, larunbatean, Ametsa trinketean.
Espero zaituztegu!
Comments