top of page

SAN MIGEL XARE IREKIEN 2. JARDUNALDIA JOKATUKO DA OSTIRALEAN.


Ostiralean, irailaren 8an, Irurako Ametsa trinketean jokatuko den jardunaldia erabakiorra izan daiteke sailkapenari begira.

Lehen partida, 18:00etan, lehen jardunaldiko bi bikote galtzaileen artean jokatuko da; hau da,

Mendizabal-Mujika eta Zabalegi-Heras bikoen artean. Partida honetako galtzailea, ia ziur, Irekitik kanpo geratuko da. Irabazlea, berriz, finalerdietarako sailkatuko litzateke. Bigarren partida, aldiz, lehen jardunaldiko bi irabazleen artean jokatuko da; hau da,

Telletxea-Iturbe eta Halsouet-Lopetegi II bikoteen artean. Eta hemengo irabazlea finalerdietarako sailkatuko da.

Hirugarren partida, Nagusien mailakoa, Lopetegi I-Castera eta Etxeberri-Funosas bikoteen artekoa izango da. Lopetegi-Castera bikoak lehen partida izango du, eta finalerdiak saihestu nahi baditu, irabazi beharra daukate, bai ala bai. Galtzen badute, Etxeberri-Funosas bikotea finalerako sailkatuko da zuzenean, multzoko lehena geratuko delako.

Ikusten duzuen bezala, jardunaldi guztiz erabakiorra izan daiteke. Ametsa trinketean espero zaituztegu!

Comments


bottom of page