top of page

Podiumeko 3. koskara igoko dira irurarrak!

Matxalen Mendizabalek, Oier Iturbek eta Julen Zabalegik 3garren postua lortu dute IPBren mendeurreneko Lehiaketan.

Atzo, Hazparneko Berria trinketean jokatutako partidan, Mendizabal-Iturbe bikoak 2-0 (15-10/15-9) irabazi zion Garralda-Erro nafarroako bikoari.

Ez zioten hasera ona eman Matxalenek eta Oierrek lehen jokoari. Tentsioa nabari zen pilotarien artean, eta urduri atera ziren kantxara, baina tantu batzuk jokatu ostean, lasaitu egin ziren eta euren jokoa egiten hasi ziren eta aurrea hartzea lortu zuten markagailuan. Hortik aurrera jokoaren ekimena beraiena izan zen, eta lehen jokoa (15-10) irabaztea lortu zuten, urduritasunak zertxobait uxatuz. Hala ere, bigarren jokoa ere lehenaren antzera hasi zen; galtzen hasi baitziren Matxalen eta Oier, baina oraingoan pilotari nafarren haserako erasoaldiari ondo eutsi zioten, eta bigarren jokoa ere (15-09) eurena izan zen. Ondorioz, Iparraldeko Pilota Batzordearen mendeurreneko Lehiaketaren 3. postua lortu dute, Euskadiko selekzioa ordezkatu duten Matxalen Mendizabalek, Oier Iturbek eta Julen Zabalegik.

Zorionak, hiruroi!


Comments


bottom of page