top of page

Ozta-ozta, baina galdu egin zuten!


Oier Maizak eta Aimar Herasek ezin izan dute garaipenarekin hasi EHko Trinketeko xare txapelketa. Urruñarrak B taldeko Usarralde-Telletxea bikoak 40-39 irabazi zien Ametsako Maiza-Heras bikoari.

Irurarrak partida osoan zehar aurretik joan baziren ere, ez zuten alde handiegirik lortzen, eta arriskua ikusten zen, urruñakoek ez zutelako inoiz etsi. Hala ere, partida irurarrek irabaziko zutela zirudien, markagailuan 39-35 aurrea hartzea lortu zutelako, baina usteak erdia ustel; Urruñarrek azken 5 tantuak segidan eginda, partida irabaztea lortu zuten. Oierrek eta Aimarrek lur jota bukatu zuten, eskura izan zuten partida galduta; Urruñarrak, aldiz, oso pozik, espero ez zuten garaipena lortuta.



Comments


bottom of page