Azken urteetan bezala, San Migel Xare Irekiekin emango diogu hasera aurtengo xare denboraldiari Irurako Ametsa trinketean.
Xareko bi torneo izango ditugu jokoan: V. San Migel Xare Irekia eta III. Gazteak Xare Irekia.
V. San Migel Xare Irekia, ostiralean, irailaren 1ean, 19:00etan, hasiko da, eta bigarrena, III.Gazteak Xare Irekia irailaren 5ean, 19:00etan; amaitu, berriz, irailaren 30ean, San Migel bigarrenean, eguerdian, amaituko dira.
Nagusi mailako V. San Migel Xare Irekia/Irurako Udala Sari Nagusian 3 bikote izango dira lehian: Lopetegi I-Castera; Larronde-Moncada eta Etxeberri-Funosas.
III. Gazteak Xare Irekian, berriz, 4 bikote izango dira lehian: Zabalegi-Heras; Mendizabal-Mujika; Halsouet-Lopetegi II eta Telletxea-Iturbe.
Bi torneoetan ligaxka bat jokatuko dute lehendabizi, eta, torneo bakoitzeko multzoko lehena, finalerako zuzenean sailkatuko da; multzoko 2.ak eta 3.ak finalerdia jokatuko dute, eta hemendik aterako da 2. finalista.
Arestian esan bezala, ostiralean, 19:00etan, emango zaio hasera Nagusi mailako Irekiari, Etxeberri-Funosas/ Larronde-Moncada bikoen arteko norgehiagokarekin.
Norgehiagoka ikusgarria izango delakoan, trinketean espero zaituztegu.
Comments