Ametsako bikoen arteko derbia izango da 20-21 Neguko Iparraldeko Gaztetxoen mailako xare Txapelketako finala, larunbatean, abenduak 18, 14:00etan, Arrangoitzen.
Maiza-Lopetegi dira faborito, hutsik gabeko Txapelketa eginez, partidarik galdu gabe, iritsi dira finalera. Orain, hau irabaziz, egindakoari amaiera bikaina ematea baino ez zaie falta. Hala ere, Larrañaga-Heras bikoa saiatuko da hori gerta ez dadin. Gorantz egin du azken partidetan biko honek, batez ere, Heras atzelariak erakutsi duen sendotasunagatik, eta Larrrañaga, aurrelari gazteak erakutsiyako ausardiagatik. Maiza-Lopetegi bikoaren erasoei eustea lortzen badute, gaztetxo irurarren arteko final ikusgarria ikusteko parada izan dezakegu.
Gerta ala gerta, Irurak, Ametsak eta irurarrek irabazi dugu.
Lana egina dago; orain, onenak irabaz dezala!!!
Comments