Zabalegi, Mujika eta Mendizabalek, 22 urtez azpiko xareko Nazioarteko Torneoa jokatuko dute, Oloronen, azaroaren 26, 27 eta 28an, Espainia ordezkatuz. Laugarren ordezkaria, Joseba Erro, Auñamendi taldeko, nafar pilotaria izango da. Hautatzailea, berriz, Joxi Lopetegi izango da.
Espainiaz gain, Frantzia, Portugal eta Belgikak parte hartuko dute. Espainia eta Frantzia bina bikoterekin ariko dira, eta Portugal eta Belgika bikote banarekin.
Irurarrek zail izango dute, beste partaideen aldean gazteak direlako oso eta maila baxuagoan ari direlako jokatzen. Baina, lehen aldia denez, ondo etorriko zaie parte hartzea, eskarmentua hartzeko eta aurrera begira, berandu baino lehen, etorriko diren beste konprimiso batzuetarako ere balioko dielako.
Daukaten maila ematea, eta jokoarekin eta esperientziarekin gozatzea opa diet Julen, Markel, Matxalen eta Josebari.
Hausnarketa xume bat eginez amaitu nahi nuke, egoerak merezi duela iruditzen zaidalako.
Lau Naziok parte hartuko dutela esan dut, baina pilotarien aldetik ematen den egoera esanguratsua bezain garrantzitsua aipatu nahi dut. Alegia, Frantzia, Belgika, Portugal eta Espainia ordezkatuko dituzten pilotari guztiak euskal herritarrak dira. Ikaragarria, ezta? Nazioarteko Torneo bat euskal pilotariez osatua.
Euskal Selekzio ofizial bat, euskal pilotan, ez ote dugu merezi euskaldunok!!!
Commentaires