Zabalegi-Aristi bikoari (34-40) irabazi zion ostiral iluntzean Ametsa trinketean jokatutako jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren partida erabakiorra.
Lau pilotariek bazekiten zer zuten jokoan, eta partidan buru-belarri sartuta atera ziren kantxara. Matxalenek eta Aimarrek, 26 tantu egitea aski zutenez, markagailua (16-19) eta partida, eurak nahi bezala kontrolpean zeramaten. Baina Julenek eta Aitorrek, erreakzio polit bat izan zuten, eta 8 tantu iladan eginda, (24-19) aurretik jartzea lortu zuten. Bazirudien oraindik ezustekoa gerta zitekeela, baina Matxalen eta Aimar ez ziren urduri jarri, eta berriro jokoan sartuta, 26na berdintzea lortu zuten; hortik aurrera, lasaitu eta presiorik gabe jokatzen hasi ziren, eta baita partida irabaztea ere.
Julenek eta Aitorrek txapelketako partidarik onena jokatu zuten; elkarrekin ondo moldatuz, eta bikotea osatuz. Hala ere, ezin izan zuten partida irabazi.
Ondorioz, Jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren finala, Xuban Lopetegi eta Oier Iturberen kontra jokatzeko txartela lortu zuten Matxalen Mendizabalek eta Aimar Herasek.
Zorionak guztiei!
Comments