top of page

Maiza-Lopetegi, Gipuzkoako xareko txapeldun.


Oier Maiza eta Joxi Lopetegi izan dira Gipuzkoako Nagusiak mailako xareko txapeldunak, Iñax eta Oier Iturbe, aita-semeari finala (40-32) irabazita.

Partidaren hasera ikusgarria izan zen, eta lehen hogei tantuetan berdintasuna izan zen nagusi. Lau pilotariek, tantu ikusgarriak eskaini zizkiguten, batez ere, Oier Iturbek, oso erasokor eta eraginkor jokatuz.

Hirugarren hamarkada ere oso ona izan zen, baina Oierrek eta Joxik aurrea hartzea lortu zuten, eta baita alde txikiak ere, baina Iñaxek eta Oierrek ez zuten etsi, eta bi tantu atzetik (30-28) iritsi ziren azken hamarkada jokatzera.

Partida ez zegoen erabakita, ezta gutxiagorik ere, eta edozeinek irabaz zezakeen finala, mukuru beteta zeuden armailetako ikusleen gozamenerako.

Baina ez! Azken hamarkadan, Oier Maiza eta Joxi Lopetegi oso fin eta seguru aritu ziren, eta ez zieten aukerarik eman, amaieran zertxobait behera egin zuten iturbetarrei, finala (40-32) irabaziz.

Gorka Murua, Alkatea, Leti Aristi, Kirol eta Kultur zinegotzia, Behar Zana, Ametsa Pilota Elkartea eta Gipuzkoako Federazioko ordezkariek eman zituzten sariekin eman zitzaion amaiera finalari.

Eskerrik asko Irurarrei emandako erantzunagatik!!!

Comments


bottom of page