Larunbatean jokatu zen Ametsa trinketean Gipuzkoako kadete mailako xareko Txapelketako bigarren itzuliko lehen partida, Maiza-Aristi eta Galartza-Herasen artean. Joanekoan hauek nahiko erraz 40-27 irabazi zieten, baina Maiza-Aristi ez ziren fin ibili ordukoan, eta, ondorioz, Galartza-Heras bikoak mendean hartu zituzten.
Oraingoan, ikasgaia ikasita atera ziren, eta, haseratik partidan sartuta, ustekaberik berriro gerta ez zedin. Ondo hasi ziren, eta berehala markagailuan eta jokoan aldeak egin zituzten, eta Galartza-Heras bikoak, ahaleginak egin zituen arren, ezin izan zuen ezer egin, eta 40-18 galdu zuen partida.
Asteartean, urtarrilak 25, 19:00etan, bigarren itzuliko bigarren partida jokatu zen; Galartza-Heras bikoa Murua-Lopetegi bikoaren aurka aritu ziren. Partida arraroa izan zen, eta Murua-Lopetegi bikoa oso ondo hasi zen, eta markagailuan alde handiarekin ere ibili ziren. Ezustekoa eman zitekeela zirudien, baina Galartza-Heras bikoak ez zuten etsi, eta 30na berdintzea lortu ondoren, Eñaut Galartzak sakearekin asmatu eta, merezi baino alde handiagorekin, 40-33 irabazi zuten. Ondorioz, osteguneko, Murua-Lopetegi vs Maiza-Aristi partida faltan, emaitza honekin, 2022ko Errendimenduko Gipuzkoako xareko finala erabakita geratu da; Maiza-Aristi vs Galartza-Heras izango da, eta otsailaren 5ean, 16:00etan, Ametsa trinketean jokatuko da.
Comments