top of page

Lopetegi II- Iturbe bikoak  lortu du lehen puntua!


Ostiral arratsaldean jokatu zen Irurako Ametsa trinketean jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren lehen jardunaldia. 

Xuban Lopetegik eta Oier Iturbek 40-25 hartu zituzten mendean Julen Zabalegi eta Aitor Aristi. Partidaren  lehen hamarkada parekatua izan bazen ere,  hortik aurrera, Xuban eta Oierren kolore gorria baino ez  zuen izan partidak. Horrela,   partidaren erdira, hamar tantuko  alde esanguratsuarekin (20-10) iritsi ziren Xuban eta Oier, eta amaiera arte, Julen eta Aitor saiatu arren, nagusi izan ziren Xuban eta Oier.

Garaipen honekin lehen puntu oso garrantzitsua lortu dute Xuban Lopetegik eta Oier Iturbek.

Comments


bottom of page