top of page

Lizarralde-Calonge bikoa finalerdietan!


Jokatutako bi partidak irabazita, Lizarraga-Calonge bikoa, ondo baino hobeto kokatu da multzo buru, eta finalerdietarako txartela, gutxienez, lortu du. Beste hiru bikoteek azken jardunaldian erabaki beharko dituzte sailkapeneko beste postuak.

Lizarralde-Calonge bikoak ez zuen hutsik egin, eta 40-32 irabazi zion Zabalegi-Larrañaga bikoari.

Ander Calongek, oraingoan ere, nagusitasuna erakutsi zuen atzeko koadroetan, eta Ibai Larrañaga, gaurko atzelari aurkaria, saiatu arren, ezinean aritu zen partida osoan. Aurrelariak, Oinatz eta Xabat, ohi moduan, txukun aritu ziren, hala ere, bai batak bai besteak, sakean hobetu beharra daukate.

Bigarren partida estuagoa eta lehiatuagoa izan zen. Mujika III- Garmendia eta Gibelalde-Mujika II bikoak aritu ziren nor baino nor.

Naroa Mujika eta Oier Garmendia izan ziren partida hasera-haseratik dominatu zutenak, baina Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak ez zuten etsi azkenera arte, partida osoan atzetik joan baziren ere. Partida 32-38 maldan gora jarri zitzaien, eta erabakita zegoela zirudienean, Unaik eta Markelek markagailua tantu bakarrera( 38-39) ekarri zuten, eta edozer gerta zitekeen, baina azken tantua, Naroa Mujikak eta Oier Garmendiak lortu zuten, eta lasaitasun ederra hartu zuten, merezitako garaipena lortuz. Ondorioz, ligaxkako lehen puntua lortuta, Naroa eta Oier, Unai eta Anderrekin berdinduta geratu dira sailkapenean. Hortaz, azken jardunaldia guztiz erabakigarria izango da, eta dena bertan erabakiko da.

Jardunaldi hau, ASTEAZKENEAN, MARTXOAREN 15EAN, 17:30EAN ETA 18:30EAN jokatuko da.



Комментарии


bottom of page