Mujika II-Garmendia eta Zabalegi- Larrañaga bikoei, hurrenez hurren, larunbatean Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako xare Txapelketaren lehen jardunaldian irabazita. .
Lizarraga-Calonge bikoak 40-32 irabazi zion Mujika II-Garmendia bikoari. Lizarraga-Calonge bikoak haseratik aurrea hartu zuen markagailuan, eta amaiera arte aldeari eutsi zion partida eroso samar irabaziz; Mujika II-Garmendia bikoa ez zen gaizki aritu, baina Ander Calonge, ondo nagusitu zitzaion Oier Garmendiari atzeko koadroetan, eta hor egon zen partidaren gakoa; bi aurrelariek -Oinatz Lizarragak eta Naroa Mujikak- huts batzuk, sakeetan batez ere, egin bazituzten ere, ondo bete zuten euren lana. Bigarren partidan, Gibelalde-Mujika III bikoak 40- 36 irabazi zion Zabalegi II-Larrañaga bikoari. Partida honetan ere Unai Gibelalde eta Ander Mujika bikoak haseratik ireki zuen aldea markagailuan, eta Xabat Zabalegi- Ibai Larrañaga bikoa partida guztian atzetik ibili zen, ezinean. Hala ere, azken hamarkadan hiru tantura( 38-35) hurbiltzea lortu zuten, eta ezustekoa eman zezaketela zirudien, baina azkenean, Unai Gibelaldek eta Ander Mujikak 40-36 merezita irabazi zuten partida.
Comments