Ostiralean, martxoaren 1ean, 19:00etan, jokatuko da Ametsa trinketean, Jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia. Zabalegi-Aristi bikoak Mendizabal-Heras bikoaren kontra jokatuko du. Azken hauek, Mendizabal eta Herasek, 26 tantu egitea aski izango dute finalerako txartela lortzeko. Zabalegi-Aristi bikoak, aldiz, partida irabazi eta 25 tantutan edo gutxiagotan utzi beharko dute Mendizabal-Heras bikoa finala jokatu nahi badute. Zaila daukate, baina ez ezinezkoa.
top of page
bottom of page
Comments