top of page

Ligaxkako azken jardunaldia jokoan!

Xareko Iparraldeko Ligako, Gazteak eta Gaztetxoak mailan, ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan Iruran, Angelun, Urruñan eta Duzunaritzen

Adur Murua eta Aitor Aristi izango dira jardunaldiari hasera emango dioten Ametsako pilotariak, larunbatean, 11:00etan, Aviron Bayonnais taldeko Paul-Cassaing bikoaren kontra Ametsa trinketean. Ez dute ezer jokoan, final laurdenetarako txartela lortua dutelako irurarrek.

Julen Zabalegi eta Markel Mujika izango dira jokatzen hurrengoak. Hardoytarrak taldeko Ondarts-Barneix bikoaren kontra jokatuko dute, larunbat arratsaldean, 15:00etan, Angelun. Hauek ere sailkatuta daude final laurdenetarako, hala ere faborito nagusiak dira partida irabazteko.

Hurrengoak jokatzen, Oier Maiza eta Xuban Lopetegi izango dira. Hauek, Urruñarrak taldeko Gortari eta Halsouet bikoaren kontra jokatuko dute, larunbatean, 18:00etan, Urruñan. Hauek ere etxeko lanak eginak dituzte, eta sailkatuak dira final laurdenetarako.

Igandean dute hitzordua Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek. Urruñarrak taldeko Telletxea- Usarralde bikoaren kontra jokatuko dute 11:00etan, Ametsa trinketean.

Matxalen eta Oier ere sailkatuak dira final laurdenetarako.

Honetaz guztiaz gain, Gaztetxoak ere ligaxkako azken jardunaldia izango dute jokoan igandean, 9:30ean, Duzunaritzen. Hauek ere etxeko lan guztiak eginak dituzte; hiru bikoak(Murua I-Larrañaga;Murua II-Calonge eta Gibelalde II -Garmendia) sailkatuak daude final laurdenetarako.

Bete-beteko asteburua Ametsako pilotarientzat. Final laurdenen esperoan, ondo joan dagiela irurarrei!






Bình luận


bottom of page