EHko Trinketeko kluben arteko xare txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko da igandean, 11:00etan,
Ametsa trinketean.
Oier Maizak eta Aimar Herasek Urruñarrak A taldearen kontra jokatuko dute. Bigarren jardunaldia Hazparnen irabazita datoz irurarrak. Urruñarrek, berriz, jokatutako bi partidak irabazi egin dituzte, eta lider sendo ageri dira. Ligaxkako azken partida da, eta Oierrek eta Aimarrek multzoko lehen postua lortu nahi badute, irabazi beharra daukate. Horrela, finalerdia multzoko azkenaren kontra jokatuko lukete. Ea irurarrak urruñarrak mendean hartzeko gai diren. Zorte on!.
Comments