top of page

Ligaxkako azken aurreko partidak, asteburuan.

Aurrera darrai, Iparraldeko Xare Txapelketak, eta, jada,  azken aurreko jardunaldira iritsi gara. 

Gaztetxoen mailan, Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak Noizbait taldeko  Noblia-Jauregiberri bikotearen kontra jokatuko dute,  igandean(16:00etan),  Hazparnen. Ea beste garaipen  batekin  itzultzen diren Irurara,  eta kanporaketei begira arnasa hartu eta moralez gainezka iristen diren. 

Oier Garmendiak eta Ander Calongek, ez dute estuasunik izan behar kanporaketei begira, baina gelditzen zaizkien partidak irabazi, eta sentsazio honekin amaitzea ondo etorriko zaie. Hala ere, konfidantzarik gabe joan daitezela, urratsez urrats. 

 Oierrek eta Anderrek, bi  partida jokatuko dituzte  igandean Urruñan;  lehena, jardunaldi honi dagokiona(14:00 etan),   Urruñarrak 03 taldeko  Oliveira-Duperou bikoaren kontra. Eta jarraian(15:00etan)  bere garaian atzeratutako partida jokatuko dute Arrizabalaga-Hiriart  bikoaren kontra. Partida hau garrantzitsua da, irabazleak multzoko lehen postua eskuratuko baitu. 

Gaztetan, Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek Hazparnen  jokatu behar zuten, baina  partida atzeratu egin da. 

 Zorte on eta animo Irurako Gaztetxoentzat! 

コメント


bottom of page