Gipuzkoako xare Txapelketetako lehen jardunaldia jokatu da aste honetan Ametsa trinketean.
Nagusiak eta Kozkortuak mailetakoek eman diete hasera Txapelketei.
Nagusiak mailan, Iturbetarrek ( Iñax-Oier) 40-30 irabazi zien Zabalegi-Huitzi bikoari. Atzealdean oinarritu omen zuten garaipena aita-semeak, Julen Zabalegi ekidin eta Gorka Huitziri jokatuz. Lehen puntu garrantzitsua lortu zuten Iñaxek eta Oierrek.
Nagusiak mailako asteko bigarren partida, xarean goi-mailan jokatzen ari diren bi pilotarien artekoa izan genuen; batetik, Joxi Lopetegi, Oier Maiza gaztearekin, eta, bestetik, Julen Apeztegia, Iker Isasarekin.
Behar Zanako, Maiza- Lopetegik 40-25 irabazi zion Ametsa 1( Isasa-Apeztegia) bikoari, eta ligaxkako lehen puntua lortu zuten.
Asteko hirugarren eta azken partida, Kozkortuak mailakoa genuen, eta Gibelalde II- Larrañaga bikoak 35-30 irabazi zion Gibelalde I- Garmendia bikoari. Partida borrokatua izan zen eta azken unera arte ez zen erabaki. Partida osoan atzetik ibili arren, galtzaile izan ziren Unai eta Oierrrek, inoiz ez zuten etsi. Hala ere, Ekhik eta Ibaik ondo kudeatu zuten partidaren azken zatia, eta ligaxkako lehen puntua eskuratu zuten.
Comments