top of page

Larunbatean, kale, igandean, bale!


Gazi-gozoa izan da asteburua Ametsako pilotarientzat. 

Larunbatean, Espainiako Xare Txapelketaren  bi finalerdi zituzten jokoan Ametsako pilotari irurarrek, eta biak galdu egin zituzten. Irurako Ametsa trinketean jokatu zen partidan, Behar Zanako Joxi Lopetegi-Sebas Moncada,  bikoak 2-0 (15-5/15-7) erraz  hartu zituen mendean  Matxalen Mendizabal-Markel Mujika Ametsako  bikoa. 

Iruñeako Mendillorriko trinketean, berriz,  Julen Zabalegi-Oier Iturbe bikoak irabazteko aukerak bazituela, eta faborito ere izendatu nituen aurrekoan,   eta azken tantura arte aukera hori esku-eskura izan zuten; biko bakoitzak joko bana(15-13/2-15) irabazi eta gero,  3garren jokoan tantu bakar batez (9-10) galdu egin zuten Hualde-Retegi bikoaren kontra. Pena izan zen, garaipena  esku-eskura izan zutelako. Ondorioz, Lopetegi-Moncada eta Hualde-Retegi izango da Espainiako Xare Txapelketaren finala. 

Igandean, larunbateko disgustoa lehenbailehen ahazteko,  Urruñan, 11:00etan,  zuen hitzordua Julen Zabalegi-Oier Iturbe bikoak  Urruñarrak B taldeko bikoaren kontra. Ez zuten ezer jokoan, irabazi edo galdu, finalerako sailkatuta zeudelako, hala ere,  joko ona eginez, erraz (40-17) irabazi zuten. 

Unai Gibelalde-Aimar Heras bikoak ere ez zuen hutsik egin Urruñarrak C taldeko Oliveira-Hiriart bikoaren kontra Ametsa trinketean jokatu zuten partidan,  eta  40-16 erraz  irabazi zuten.  

Ondorioz, Unai Gibelalde eta Aimar Heras  ere EHko Xare Txapelketaren finalean izango dira, ekainaren 9an Irurako Ametsa trinketean, Julen Zabalegi eta Oier Iturberen kontra. 


Comments


bottom of page