Kozkortuak mailako Gipuzkoako Eskolarteko xare Txapelketaren ligaxkako azken partidak jokatu dira aste honetan Irurako Ametsa trinketean.
Mutilen mailan, Gibelalde II-Larrañaga bikoak, tentsio handiz jokatutako partida on baten ostean, 35-32 irabazi zion Yarza-Calonge bikoari. Hauek, Oierrek eta Anderrek ez zuten ezer jokoan, finalerako sailkatuta, baina Ekhik eta Ibaik irabazi beharra zeukaten finalean egon nahi bazuten. Eta kostata izan bazen ere, irabazi egin zuten. Ondorioz, datorren ostiralean, bi bikote hauek jokatuko elkarren kontra finala.
Emakumezkoen mailan, berriz, Amundarain-Iturbe bikoak Larrarte- Mujika bikoaren kontra bi partida jokatu zituen. Lehena, Maddik eta Ianirek (30-22) irabazi zuten, baina bigarrena, Alainek eta Naroak (30-25). Emaitza horiek kontuan hartuta, Mendizabal-Mujika bikoak, Fernandez-Iturbe IV bikoaren kontrako azken partida irabazi beharra zeukan, finalean egon nahi bazuten, baina, hauek, Paulek eta Uxuek (30-19) izan zuten. Ondorioz, finala, Paule Fernandez-Uxue Iturbe bikoak Maddi Amundarain- Ianire Iturbe bikoaren kontra jokatuko dute. Finalak, ostiralean, apirilaren 1ean, 18:30ean, jokatuko dira, Ametsa trinketean.
Comments