top of page

Kadete mailako bigarren itzulia hasiko da larunbatean

Asteartean, urtarrilak 18, amaitu zen, Kadete mailako Gipuzkoako xare Txapelketaren lehen itzulia Ametsa trinketean.

Maiza-Aristi eta Galartza-Heras bikoen artean jokatu zen. Bi bikoteak jokatutako partida irabazita zetozen. Ondorioz, multzoko lehen postua zegoen jokoan. Hasera parekatua izan zuen partidak, baina berehala Galartza-Heras bikoa nagusitzen hasi zen. Batetik, Galartzaren sakeari esker, asko asmatu zuen, eta, bestetik, ez Maizak ez Aristik heuren egunik onena ez zutelako izan. Heras, berriz, beti bezala, txukun aritu zen, pilota asko galdu gabe eta aukera zuenean tantoa amaituz. Azkenean, 40-27 irabazi zuen Galartza-Heras bikoak.

Hortaz, sailkapenari begira, Galartza-Heras bikoak jokatutako bi partidak irabazita, lider dira. Maiza-Aristi bikoa, berriz, bat irabazita eta bestea galduta, bigarren postuan dira, eta Murua-Lopetegi bikoa, jokatutako bi partidak galduta, hirugarren pistuan.

Bigarren itzuliari, larunbatean, 17:00etan, emango zaio hasera, eta berriro, Galartza-Heras vs Maiza-Aristi bikoen artekoa izango da. Galartza-Heras bikoak erraz irabazi zuen lehen itzulian, arestian esanda bezala, baina neurri batean Maiza-Aristi bikoak daukan maila eman ez zuelako; espero dezagun oraingoan heuren maila ematea. Horrela bada, partida ikusgarria ikusi ahal izango dugu, larunbatean, 17:00etan, Ametsa trinketean.



댓글


bottom of page