Jubenil mailako Gipuzkoako xare txapelketaren finala jokatuko da martxoaren 22an, 19:00etan, Irurako Ametsa trinketean.
Matxalen Mendizabal eta Aimar Heras bikoak, Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe bikoaren kontra jokatuko dute.
Faborito argirik gabeko partida izango da. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidan, Matxalenek eta Aimarrek, ozta-ozta (40-38) irabazi zuten, eta, horregatik, eurak aterako dira zertxobait faboritoago. Hala ere, Xuban eta Oier oso lehiakorrak dira, eta ligaxkan gertatutako arantza ateratzen eta, ondorioz, Gipuzkoako Xare Txapelketaren txapelak eurenganatzen saiatuko dira. Hortaz, partida estua eta lehiatua izatea aurreikusten da. Onenek irabaz dezatela!
Comments