Nagusiak mailako Gipuzkoako xare txapelketari dagokion 4. jardunaldi erabakiorra jokatuko da aste honetan, Ametsa trinketean.
Ostiralean, 19:00etan, sailkapeneko lehen postua izango dute jokoan Maiza-Lopetegi eta Iturbe I-Iturbe II bikoek. Irabazten duen bikoak ligaxkako lehen postua lortuko du, eta, ondorioz, finalerako txartela zuzenean. Galtzaileak, finalerdia jokatu beharko du.
Larunbatean,17:00etan, kozkortuen mailako Gipuzkoako Txapelketa berreskuratuko dugu, Inauterietako geldialdia eta gero. Yarza-Calonge bikoak Gibelalde I-Garmendia bikoaren kontra jokatuko du. Ligaxkako lehen itzuliko azken partida izango da.
Yarza-Calonge bikoak jokatutako partida bakarra irabazi egin du; Gibelalde I-Garmendia bikoak, aldiz, jokatutako partida bakarra galdu egin du. Ea Unai eta Oier irabazteko gai diren, eta sailkapena puri-purian jartzen duten bigarren itzuliari begira.
Eta igandean, 15:30ean, Nagusiak mailan, Zabalegi-Huitzi bikoak, Mendizabal-Mujika bikoaren kontra jokatuko du. Bi bikoak jokatutako bi partidak galtzetik datoz, eta partida erabakiorra izango da, galtzen duen bikoa finalerdietarako sailkatzeko aukerarik gabe geratuko delako. Ikusten duzuenez, partida interesgarri eta erabakiorrak jokatuko dira aste honetan, Ametsa trinketean.
Comments