top of page

IV. AMETSA PILOTA XARE TXAPELKETAREN FINALAK,  ASTEBURUAN.


Ostiralean, ekainaren 14an, 18:30ean, jokatuko da Ametsa trinketean,  Gaztetxoen mailako IV. Ametsa Pilota Xare Txapelketaren finala. Irati-Xuban eta Eneko-Mikel  izango dira finala  jokatuko duten pilotariak.

Faboritorik gabeko finala izango da. Bi bikoek,  txapelketa bikaina jokatu dute;  Enekok eta Mikelek  partida guztiak irabazi egin dituzte, eta horregatik dira zertxobait faboritoago, baina  Iratik eta Xubanek  ere euren maila ematen badute, irabazteko  aukera izango dute. Hortaz, final estua eta lehiatua izatea espero da. 

Larunbatean, ekainaren 15ean, 17:00etan, Gazteen mailako finala jokatuko da. Unai-Ibai  eta Enaitz-Ander izango dira finalistak. Final honetan ere ez dago faborito garbirik. Edozeinek irabaz dezake;  lau pilotariak oso maila onean daude, eta  denek euren maila ematen badute, final estu eta lehiatu bat ikusiko dugu. Hala ere,   finaletan beste eragile batzuk ere ( presioa, urduritasuna...) sartzen dira jokoan, eta  horiek ondoen kudeatzen dituenak,  abantail txiki bat izango du. 

Eta,  amaitzeko, Jubenil mailako, buruz buruko  finala jokatuko dute Oierrek eta Markelek. Partida honetan Oier izango da faborito,  jokatutako partida gehienetan bere nagusitasuna erakutsi duelako.  Hala ere, kontuz ibili beharko du Markelekin; oso pilotari arriskutsua da, eta bere jokurik onena ematen duenean, edonori irabazteko gai da. Beraz, ez dadila gehiegi lasaitu eta konfiatu  Oier. 

Onenek irabaz dezatela! 



コメント


bottom of page