EHko 22 urtez azpiko Xare Txapelketaren finala Zabalegi-Iturbe eta Gibelalde-Heras Ametsa Pilota Elkarteko bi bikoen artean jokatuko da igandean, ekainaren 9an, Irurako Ametsa trinketean.
Julen Zabalegi eta Oier Iturbe dira faborito. Ligaxkan elkarren kontra jokatu zuten partidan, hauek nahiko erraz irabazi zietelako. Orduan, Ander Calongek jokatu zuen Unai Gibelalderen ordez, eta Unaik eta Aimarrek bikote orekatuagoa osatzen dute, nire ustez.
Hala ere, bakoitzak bere maila ematen badu, partida on bat ikustea espero dut. Onenek irabaz dezatela.
Final honez gain, EHko Trinketeko Txapelketaren beste bi final ere jokatuko dira. 10:30ean hasiko da jaialdia, eta eskuz binaka gazteak mailakoa izango da lehen partida, segidan, paleta gomazko gizonezko nagusien mailakoa eta amaitzeko arestian aipatutako irurarren arteko xareko finala.
Comments