top of page

Iparraldeko Pilota Batzordearen mendeurreneko Lehiaketan jokatuko dute Irurako xarelariek.

Abenduaren 27tik 30era, 23 urtez azpiko trinketeko modalitate guztietan jokatuko da, Hazparneko Berria trinketean. Trinketeaz gain, xisteran ere jokatuko da Miarritzeko frontoi luzean.

Lau selekziok parte hartuko dute; Euskal Herriak 3 selekziorekin( Iparralde, Nafarroa eta Euskadi) eta Frantziak.

Xarez, Irurako Ametsako Pilota Elkarteko Oier Iturbek, Matxalen Mendizabalek eta Julen Zabalegik Euskadirekin jokatuko dute. Hautatzailea ere Ametsa Pilota Elkarteko Mikel Uzkudun izango da.

Xareko partidei dagokionez, asteartean, abenduak 27, 18:00etan, Iparraldek eta Nafarroak jokatuko dute lehen finalerdia.

Asteazkenean, abenduak 28, gure ordezkariek -Oier, Julen eta Matxalen- Frantziako selekzioaren kontra jokatuko dute bigarren finalerdia.

Ostegunean, abenduak 29, 18:00etan, galtzaileen arteko partida jokatuko da, 3./4. posturako.

Eta ostiralean, abenduak 30, 17:00etan, finala jokatuko da.

Ea gure pilotariak bertan ditugun! Zorte on!!!



Commentaires


bottom of page