Ametsako Markel Mujikak eta Oier Iturbek, Auñamendi taldeko Santi Hualde eta Joseba Erro bikoaren kontra jokatuko dute Iruiñeako Mendillorriko trinketean, urriaren 20an (igandea) , 12:00etan.
Auñamendi Elkartea( Auritzperri) eta Ametsa Pilota Elkartea (Irura) dira xarearen alde lanean ari diren hegoaldeko bi elkarteak. Hortaz, hegoaldeko derbia izango dugu jokoan igandean Mendillorrin.
Jokatutako bi partidak irabazi egin dituzte Auñamendikoek; Ametsakoek, berriz, jokatu duten bakarra, irabazi egin dute. Hortaz, partida estua eta gogorra izatea aurreikusten da; bikote indartsua, lehiakorra eta orekatua osatzen dute nafarrek. Horregatik partida ona eta hutsunerik gabea jokatu beharko dute Oierrek eta Markelek, Irurara garaipenarekin itzuli nahi badute.
Comments