top of page

Iparraldeko Neguko Xare Txapelketa abian da!


Iparraldeko 23-24  Neguko Xare Txapelketa, denboraldiko xare txapelketarik garrantzitsuena, joan den asteburuan hasi zen, baina Ametsako xare jokalariak asteburu honetan hasiko dira jokatzen.   

3 maila desberdinetan ariko dira irurarrak aipatu txapelketan:  2. Mailan bi bikoterekin (Julen Zabalegi-Markel Mujika eta Matxalen Mendizabal-Oier Iturbe); Gazte mailan, bikote batekin (Xuban Lopetegi-Aimar Heras)  eta Gaztetxo mailan, bi bikoterekin (Oier Garmendia-Ander Calonge eta Unai Gibelalde-Ibai Larrañaga). 

2. mailakoek ez dute partidarik izango asteburu honetan. Gazte mailako, Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek Urruñako Unai Telletxea eta Teo Usarralderen kontra jokatuko dute igandean, urriaren 15ean, 12:30ean, Ametsa trinketean.

Eta Gaztetxo mailako bi bikoteek etxetik kanpo jokatuko dute; Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak, larunbatean, urriaren 14an, 15:30ean, Urruñako trinketean jokatuko dute Urruñarrak 03 

taldeko Dylan Guilmaet eta Jean Dabilly bikoaren kontra, eta Oier Garmendiak  eta Ander Calongek, larunbatean, urriaren 14an, 17:00etan, Angeluko trinketean,  Hardoytarrak 01 taldeko Unai Salaberria eta Pablo Boutoille-Lataste bikoaren kontra. 

Ea gure pilotariek hasera ona ematen dioten txapelketari. 

Zorte on!

Commentaires


bottom of page